Michael Kohlhaas

12.5x19, 160 pages

euskara language

Published by Katakrak Liburuak.

ISBN:
978-84-16946-20-4
Copied ISBN!
No rating (0 reviews)

—Pasa-agiria? —galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe; oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak; derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasa-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen.

Itzulpena: Xabier Mendiguren Hitzaurrea: Joseba Sarrionandia

https://katakrak.net/eus/argitaletxea/liburua/michael-kohlhaas

1 edition

Subjects

  • Erromantizismoa
  • Langileon historia
  • Drama soziala