Hardcover, 1025 pages

euskara language

Published by Igela argitaletxea.

ISBN:
978-84-123796-5-5
Copied ISBN!
No rating (0 reviews)

James Joyce idazlearen Ulises nobela 1922an argitaratu zen, Parisen, Shakespeare and Com­pany liburudendaren eskutik.

Literaturzale eta aditu askorentzat XX. mendeko nobelarik garrantzitsuena da Ulises, eta ukaezina ondorengo literaturan izan duen eragina. Hala aitortzen zuen T. S. Eliot poeta mo­dernistak: “Ene iduriko, liburu hau da gure garaiak aurkitu duen adierazpenik garrantzitsuena; guztiok zordun gatzaizkion liburua da, eta gutako inork ihes egin ezin diona”.

XX. mendeko literaturan funtsezkoak izan diren hain­ bat nobelagileren ibilbideak, William Faulkner edo Ga­briel García Márquez amerikarrenak, esate baterako, ezin uler daitezke Ulisesek irekitako bidearen eragin hori gabe. Halaxe aitortu zuen kolonbiarrak: “Joyce irakurri gabea nu­enez, Ulisesekin hasi nintzen. Eta etorkizuneko nire idaz­kuntzan oso baliagarria izango zen zerbait ikasi nuen: barne­ bakarrizketaren teknika”.

Faulknerrek hala esan omen zion emazteari Ulises ulertezina zela­eta kexatu zitzaionean: “Irakurri berriro”. Izan ere, iturri horretatik edanda idatzi baitzuen Hotsa eta ardaila bere mai­sulana.

Zailtasunaren ospe hori berekin izan du Ulisesek argitaratu zen une …

2 editions