Trantsizioak eta bizitza bizigarriak
5 stars
Oso gustura irakurri dut lehenagotik ere jarraitzen nuen McKenzie Wark pentsalari marxista eta transaren liburu auto-biografiko hau. Genero trantsizio berantiarra kontatzen du iraganera bere buruari eta hurbileko pertsonei idatzitako gutunen bitartez, oso modu original eta hurbilean. #Transfobia eskuin-muturraren eta internazional erreakzionarioaren akuilu bihurtu den garaiotan, uste dut ezinbestekoa dugula trantsizio prozesuak egin dituzten pertsonen kontakizunak irakurri eta hauen bizi esperientziak ezagutzea. gaur egun zapalduenen diren pertsonen eskubideen defentsa egitea da, denontzat bizitza bizigarriak izateko bermea.