#HamabostEgunUrgainen

See tagged statuses in the local BookWyrm community

Jose Antonio Loidi: Hamabost egun Urgainen (EBook, euskara language, 1996, Erein) 5 stars

Urgain herri baketsua da. Lasaia. Lanean dakite urgaindarrek, Txominek bezalaxe, bertako kanposantuaren kargu. Hildako bat …

Erraz eta gustura irakurtzekoa

5 stars

Gogoan nuen aspaldi gustura irakurria nuela eta oraingoan ere hala izan da #HamabostEgunUrgainen. Urte batzuk baditu eta atentzioa eman didaten bi gauza:

  • emakumeen trataera, nolabait esateko, "ez da ondo zahartu". Neskame zein protagonisten emazteak, haien esanak eta iritziak sarri gutxiesten dituzte bai pertsonaiek eta baita narratzaileak ere, inolako gupidarik gabe.
  • @Izaskun@mastodon.eus​i irakurri bezala, nabari zaio joandako denbora euskaraz idazteko moduan! Asko aldatu da kontua, eta ondo etorri zait atzerako begirada hau horretaz ohartzeko.

Irakurketa labur bezain harrapatzailea, gomendagarria erabat.