Back
Asel Luzarraga Zarrabeitia: Esan gabe doa (Paperback, euskara language, Txalaparta) 5 stars

Hamar urte dira Sakau herrialdea desagertu eta Askayala sortu zela, herri askeen federazioa. Tentsioa, ordea, …

Gogoan zuen, bai, lehen urteetan pazientzia ariketa bihurtu zirela maiz batzarrak. Ez zeuden ohituta, eta edozein txorakeriatan kateatzen ziren batzuen eta besteen egoak, garai bateko oilar borrokak berpiztuta, nonbait. Eskola bat izan ziren hasierako asanbladak, denbora errealean egina, eta ikasi egin zuten, neke handiak hartuta ikasi ere. Ikasi zuten gehiago entzuten hitz egiten baino. Gehiago ez ezik, hobeto entzuten ere ikasi zuten. Ikasi zuten luzeago hausnartzen hitz egiten aurretik. Eta luzeago ez ezik, hobeto hausnartzen ere ikasi zuten.

Esan gabe doa by  (Page 42)