Erabiltzailearen profila

Oier Gorosabel Larrañaga

txikillana@paperjale.eus

duela urte 1, 2 hilabete(e)an batu zen

Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".

Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Oier Gorosabel Larrañaga(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Ikusi liburu guztiak

(e)k Alberto Sendra Mocholí(r)en Habitantes de la oscuridad(r)i buruzko iruzkina egin du

Habitantes de la oscuridad (Hardcover, Gaztelera language, Sociedad Entomológica Aragonesa) Baloraziorik ez

Argitalpen monumental honek lehen ikustaldian beldurra eman dezake (2,5 kgtako liburutzarra!). Halere, idazlana burutu duten …

Hitzaurria(k) oso argigarrixa(k), eta halako liburutzarrakin ez bildurtzeko guztiz erabilgarrixak. Hamen najabilk, Boticelliren "Infrañuko mapia"ri begira. Zenbat eskertzen dirazen irudi ugarixak!

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du

Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) Baloraziorik ez

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Benetan gozagarrixak dittuk Valerak egindako jente-erretratuak. Konplejuak dittuk gaiñera, "onak eta gaiztuak" topiko errezetik aparte, eta narratzaille omnisziente modura bere interbentziñotxuak be bajittuk, oso sinpatikuak. Kontakizunian, herri txiki bateko neurrira egindakua izan arren, idazlian errejistro zabala eta jakindurixia igartzen dok -modu fiñian, ez pedantian- eta pertsonajiak maittasunez tratatzen jittuk, baitta gorrotagarrixenak be. Etxakixat berari buruz gauza haundirik, klase altukua eta eruditua zala bakarrik, baiña trabes egingo najeukek baietz errepublikazalia izan. Gero ikusiko.

Moio (Euskara language, 2019, Elkar) 5 izar

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen …

Ez irakurtzea ezinezkoa izan da

4 izar

Trans kontua, oso ezkutua izan dok ointsu arte. Moio hil zanian ni politikoki aktibo eta gogotsu najenbixan, eta Donostia-Oarsoaldean asko ibiltzen nintzuan, baiña halan be etxuat oiñ arte bere barri izan. Ez nok bakarra, liburuan ikusi dotenez. Hain zuzen be, liburua irakortzeko asmua be ez najeukan, gaiñetik pixkat begiratzeko asmuakin baiño ez najuan hartu. Baiña historixiak hain pultsu indartsua jok, benetakotasuna, eze idazlana hasieratik eta osorik jakitzeko premiñia ixotzen daben. Eta orduan bai: ate ostian ezkutuko hori, auzokide ezezagunan errealidade hori, agerixan geratzen dok modu harrigarri batian, eta interesa pizten dok. Iñorenganako enpatia sentitzeko, pertsona hori ezagutu bihar izaten dok. Eta Moio... Moio bakarrik eta galduta aurkittu zuan, mobimendu feministenak eta progresistenak be errealidade hau ondiok landu barik zekenian. Prezio garestiegixa izan zuan bai, eta igual artian emaitzak ez zittuan begi bistakuak izan. Baiña berak hartutako erabagixa, eta bere lagunak egindako lanketia ez dok alperrikua izan, ez horixe.

Moio (Euskara language, 2019, Elkar) 5 izar

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen …

2007an oso ezjakiñak giñuan danok (transak barne) transexualidadiak berez dakarren berezittasun eta gatazken gaiñian. Irakorri ahala, gaiñera, "hot spot"enakin konturatzen najabik, hau da: armarixotik urten osteko fasia. Eten bako konfrontaziñua, azalpena emon biharra... suizidau diran trans asko orduantxe egin juek, eta etxuat uste kasualidadia danik. Betidanik uste izan juat gogorragua zala armarixo barruan bizitzia kanpuan baiño, baiña bistan dok ezetz.

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du

Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) Baloraziorik ez

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Asko gustau jatak XIX mendeko herri txiki bateko erromerixian deskribapena: garbantzo tostauak, gozoki postuak -danak artesanalak-, buñueluak prijitzen daben ijittuak, jente normal apaindua, txapliguak... Deigarrixa egin jatak, baitta be, maixuan pertsonajian deskribapenian natural-natural esplikatzia, zizka-mizkak poliki-poliki zelan jaten dittuan: hagiñik ez dakalako. Lehen 50 urteko pertsona baten zihero normala zan gauzia, eta gaur egunian pentsau eziñezkua, estetikian izenian.

Markos Gimenoren 101 Letrakartel (Paperback, Euskara language, Pamiela) 4 izar

Markos Gimeno ermuar palindromistaren erreibindikazioa egiten du liburu honetan Joseba Sarrionandiak. Liburuak Markosen palindromoekin hainbat …

Eskuetan ondo gastatzeko kutizia

5 izar

Liburu batzuk berezko artelanak dittuk. Iñoiz esku artean izan juat banako aleren bat, 1960-70 edo noaki ze hamarkadatan egindakua, ixa-ixa esku hutsez. Anaianian dagon baten modura, Joxean Artzena-edo: kartoi lodizko pajinak, bentanillak eta bestelako jolas kontzeptualez beteta, hilo balaz jositta. Etxian ondo gordetzeko liburuak, eskutan askotan erabiltzeko eta berrirakortzekuak.

Halako liburua dok hau. Artelan bat ez, 101 jaukazak barruan: bakotxakin, poliki eta ardau onan kopa batekin (ardaua gustatzen jakonak) pasau leiken denporia pasau lajeikek, bera ikusten, eta onduan dittuan burutaziño, azalpen, iruzkin eta info anplifikauakin gozatzen. Horregaittik, irakorketa dosifikaua egin juat: egunian letrakartel bat, gehixago ez. Eta, kasualidadiak zer dirazen, azkena barixakuan bertan amaittu najuan, justu Gernikako lehelengo erakusketan, Mursegok egindako lehelengo kontzertuan egunian. Maite Arroitajauregik kontzertu berezi bat prestau jok-eta, bertan horman esegitta ikusi ahal izan genduzen palindromuen letrekin. Zoragarrixa, aukeria badakazue ez galtzekua.

Irakorketian amaiera biribilla egin juat, beraz. Liburuak, bere horretan, asko bete nok: horregaittik Paperjalen 4/5eko …

(e)k Juan Valera(r)en Juanita La Larga(r)i buruzko iruzkina egin du

Juanita La Larga (Hardcover, Spanish language, 1957, Aguilar) Baloraziorik ez

Maitasunarengatik borrokatzen diren gizon eta emakume gazte baten arteko historia klasikoa. Valerak giro arkadiarra birsortzen …

Irakorketa atsegiña. Planteamendua be interesgarrixa, herri txiki dezimononiko baten bizimodu eta ohitturen erretratu bizoxa, eta jauntxo baten menpe bizi dirazen esklabu alaiak. Ea orekia nundik okertzen dan...