Mika Waltari

Author details

Aliases:
Kristian Korppi, Leo Rainio, Leo Arne, and 2 others M. Ritvala, Nauticus
Born:
Sept. 19, 1908
Died:
Aug. 25, 1979

External links

Mika Toimi Waltari (Helsinki, 1908ko irailaren 19a - Helsinki, 1979ko abuztuaren 26a) finlandiar idazlea izan zen, genero historikoan nabarmendu zena[1]. Sinuhe egyptiläinen ("Sinuhe egiptoarra") izenburuko eleberri best-sellera idazteagatik bereziki ezagun da: zinemara moldatua ere izan zen. Olerkigintza eta antzerkia ere landu zituen.

Helsinkin jaio zen eta bost urte zituela aita hil zitzaion. Haurra baino ez zen Finlandiako Gerra Zibila izan zenean. Geroago, Helsinkiko Unibertsitatean teologia ikasten hasi zen, amak bultzatuta, baina laster utzi zuen eta filosofia, estetika eta literatura hartu. 1929an graduatu zen, baina aurrez 1927an Parisen izan zen eta han idatzi zuen bere eleberri ezagunenetako bat, Suuri illusioni (Ilusio handia), bizitza bohemio baten istorioa.

1930 eta 1940 hamarkadetan kazetari eta kritikari izan zen eta Europako hainbat egunkaritan idatzi. Suomen Kuvalehti aldizkariaren zuzendaria ere izan zen. Hainbat literatur lehiaketatan ere hartu zuen parte, bere iritzia kalitatezkoa zela erakusteko eta hauetan sortu zen Palmu inspektorea pertsonaia, Helsinkiko polizia departamenduko inspektore latza.

Bigarren Mundu Gerra garaian gobernuaren informazio zentruan egin zuen lan, propaganda politikoaren menpe. 1945 urtean argitaratu zen nazioarteko sona eman zion lana, Sinuhe egyptiläinen ("Sinuhe egiptoarra")[2]. 1954 urtean Hollywoodek zinemara eraman zuen. Eleberri historiko gehiago ere idatzi zituen, Aingeru iluna adibidez, Konstantinoplaren 1453ko erorketan kokatua.

1957an Finlandierazko Akademiako kide bihurtu …

Books by Mika Waltari