Ihes betea

Paperback, 358 pages

Euskara language

Published Sept. 5, 2018 by Alberdania.

ISBN:
978-84-9868-404-9
Copied ISBN!
5 stars (2 reviews)

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.

Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.

Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

2 editions

Anjel Lertxundiren liburu gehiago irakurri behar ditut

5 stars

Kritikaren izenburuarekin dena esaten dut. Irakurri nion lehena gaztetxoentzat argitaratutako Eskiatzaile herrenaren kasua izango da seguraski. Gero, aspaldian Hamaseigarrenean aidanez eta Tobacco days irakurri nituela gogoan dut. Duela hiru urte, @elegose@mastodon.eus irakurle taldean #ItzulizUsuBegiak saiakera gozatu nuen. #IhesBetea bikaina iruditu zait. Zein irakurriko dut hurrena? Bere lanen zerrenda luzea da zorionez, eta osatzen jarrai dezala urte askoan!

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da

5 stars

Agian aurten irakurri dudan libururik onena da.

Pertsonaia nagusiaren sakontasuna gustatu zait. Hasieran, harenganako gorrotoa sentiarazten zidalako (eszena bat dago, nazka sentitzeko bezain ongi idatzita). Bigarren zatian, nazi batengatik pena izatea lortu duelako. Eta amaitzeko, liburuaren hirugarren zatian, hunkitu egin nauelako.

Esan beharra dago Anjel Lertxundik oso ondo idazten duela.

#IhesBetea irakurtzea gomendatzen dizuet, agian Elegoseko abuztuko irakurketa izango da, baina ezin izan diot tentaldiari eutsi eta arinago irakurri dut. Lehen paragrafoa irakurtzeko ireki nuen, eta konturatu orduko, bukatu da.

Lists