Dendaostekoak

Paperback, 216 pages

Published by Susa.

ISBN:
978-84-17051-49-5
Copied ISBN!
3 stars (2 reviews)

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako. Botoi bat josi liburu bat gomendatu artean, eta diskoak saldu txapelak brodatu ondoren. Eta, bitartean, uholdeak, tiro hotsa, kalea, ardoa, jaiotzak eta heriotzak. Denda baten kronika literarioa idatzi du Uxue Alberdik eta, bide batez, garai batena ere bai. Memoriaren dendaostetik.

1 edition

Review of 'Dendaostekoak' on 'Goodreads'

4 stars

ez dakit zenbat neraman liburu bat euskeraz irakurri barik, eta ez dut begiratuko bazpare... a ze ilusioa liburu hau bukatu izana. asko gustatu in zait, liburutxoak besarkada goxo bat eman dit bukatzerakoan... ez nekien, ba, historioa erreala zanik, idazlearen izebei buruzkoa! asko gustatu zait nola kontatu duen historioa, elkarrizketa bezala (baino gidoirik gabe, hasieran arraroa egiten da), oso pertsonala... azkar harrapatzen zaitu kontakizunak. ez du ezer kontatzen eta, aldi berean, dena kontatzen du. lotura arraroak, hori bai, eta hizkera zaila batzuetan! elhuyar erabili izan behar dut bost-orrialdero edo. oso gomendagarria, benetan!

avatar for miren

rated it

2 stars