Edur reviewed Oso latza izan da by Xabier Mendiguren Elizegi
Latza
4 stars
Kontakizun mamitsua, zuzena. Irakurtzeko erraza.
Paperback, 104 pages
Euskara language
Published by Elkar.
Joxe Arregiri, hil ostean, Zizurkilgo hilerrian ezkutuan egin zizkioten argazkien historia berreraikitzen du nobela labur honek, han protagonista izan ziren hiru lagunen bizitzak aletzen: Joxe Arregi bera, Bixente Ameztoi pintorea eta Juan Kruz Unzurrunzaga ekintzaile eta arte-promotorea.
Kontakizun mamitsua, zuzena. Irakurtzeko erraza.
Urte asko igaro arren estatuen indarkeriaren biktimek errekonozimendurik gabe jarraitzen dute kasu gehienetan. Kontatzen duenagatik liburu gogorra da, baina guztiz beharrezkoa eta modu eder batean idatzia. #OsoLatzaIzanDa
Azaletik ezagutzen nuen historia, torturaren genealogiari lotua, eta Berriak ekarri zigun erreportaje hartan haragi egina, azalean barna sartu zait Xabier Mendigurenek idatzitako liburu latz honi esker. Euskal Herrian ezinbestekoa dugun, eta eraiki behar den #HerritarronHistoria|k pieza asko beharko ditu, formatu ezberdinetan, eta hau horietako bat izango da, Vuillarden moduan, historiatik berreskuratua. Latza da hasiera eta kontatzen den eszena, latza Carabancheleko preso-kideek idatzitako gutuna, eta latza Joxe Arregik bizi zituen tortura egunak, heriotzara eraman zutenak. Eskertu dut ere garaiaren, eta pertsonaien kontakizun berrituak, garai eta pertsonaia horiek, haurtzaroko oroitzapenetatik, gaur eguneko ulertu ditudalako. Irakurtzea gomendatzen dudan liburu bat.
#OsoLatzaIzanDa amaitu berri dut eta, egia esan, liluratu egin nau. Beste gauza bat espero nuen, agian fikziorago lerratutako zerbait (adibidez, Odol hotzean, Truman Capote non dena den nobela). Baina egia esan, denetarik dauka: nobela, kronika, saiakera...
Lehen kapitulua ikaragarria da, 9., 10., 11. eta 12. orrialdeak ez ditut erraz ahaztuko eta, nire ustez, liburuko onenak dira eta edozein irakurlek irakurri beharko lituzke. Edozein idazlek ere egin beharko luke. Liburuak urrats horiek jarraitu izan balitu, Paperjalen ez legoke izar nahikorik liburua kalifikatzeko, baina uste dut ezinezkoa dela 100 orri maila horretan ematea.
Azken batean, asko gozatu dut liburu hau irakurketaz, bai literaturari dagokionez, bai memoria historikoari dagokionez eta irakurtzea gomendatzen dizuet.