Bihotz bi

No cover

Ramón Saizarbitoria: Bihotz bi (Paperback, Euskara language, Erein)

Paperback, 288 pages

Euskara language

Published by Erein.

ISBN:
978-84-7568-674-5
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea!

Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra …

1 edition

reviewed Bihotz bi by Ramón Saizarbitoria

Gertatzen ez dena dut gogokoen

5 stars

Liburu honek hiru istorio ditu: batetik, senar baten eta emaztearen arteko liskarrak; bestetik, tabernako gerrari buruzko zertzeladak eta gogoetak; eta, azkenik, beste emakume batekin izandako harreman berri eta kitzikagarria. Uste dut hirurak oso onak direla eta horietako bi, gainera, oso biribilak, amaiera barne.

Baina bada beste laugarren istorio bat, hain agerikoa ez dena, eta oharkabean pasa daitekeena. Ondo begiratzen ez bada, lehenengoaren zati bat dela dirudielako: emaztearenganako proiekzioa. Hau da, gertatzen ez dena, hain zuzen ere. Baina, hala ere, pertsonaia nagusiak gertatu izan balitz bezala pentsatzen, sentitzen eta hausnartzen duena. Berdin zait ez ote den gertatzen beldurragatik, egunerokotasunagatik, burugogorkeriagatik edo zakila neurtzeagatik. Hori da, nire iritziz, liburuan pisurik handiena duena eta giza sentimenak ulertzeko eta haiekin jolasteko idazleak duen gaitasuna erakusten duena. Izan ere, era batera edo bestera, proiekzioek egiten gaituzte. Agian errealitateak bezainbeste.

Bada, liburu honen kasuan proiekzio horiek dira, nire uste apalean, Saizarbitoriaren sentiberatasun berezia erakusten dutenak.