Dabid reviewed Blackwater VI. Lluvia by Michael McDowell (Blackwater, #6)
Adi! Ez da saga bat, sei atal dituen liburua da
5 stars
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki …
Blackwater lehen kapitulutik harrapatu nau istorio liluragarri batekin. Foilletoia izateak ez dio baliorik kentzen, alderantziz: estiloak xarma berezia gehitzen du, eta formatu hori ez dela gutxietsi behar erakusten du. Hain obra luzean normala da akatsen bat edo beste aurkitzea, baina hemen gutxi dira eta ez dute irakurketa oztopatzen. Liburuko pertsonaiak oso ondo eraikita daude, eta modu naturalean eboluzionatzen dute ataletan zehar. Bakoitzaren garapena zaintzearen ondorioz, motibazioak eta gertatzen diren aldaketak ulertzea ahalbidetzen du, irakurlea haiekin inplikatzea lortuz.
Blackwater ez da beldurrezko eleberri bat, familia-harremanetan eta botere-egituretan oinarritutako istorio bat baizik, baina zientzia-fikzioaren, beldurrezko liburuen eta pulp kulturaren ukituak oso presente ditu eta ondo dosifikatzen dira.
Sei liburuxken bidez irakurtzeko ideiak umetan astero ikusten genituen telesail haiek ekar ditzake gogora, eta ziur aski bere garaian eragin berezia izan zuen. Hala ere, data pasatu ondoren, formatuak bere erakargarritasunaren zati nabarmena galtzen du; hala ere, salbuespen bezala, interesgarria da ikustea egileak nola erabaki zuen egitura hori ematea.
Blackwater irakurtzea merezi du, dudarik gabe, eta jende askori gomendatuko diot, zein ona den ikusita.
PD: Liburua izugarri gustatu zait eta ulertzen dut zergatik askok konparatzen duten Cien años de soledad monumentuarekin, baina ez gaitezen engaina: Gaboren aurka lehiatzea ia ezinezkoa da eta eleberri hau motz geratzen da Buendiatarren jenialtasunaren aurrean. Nik bere garaian bost izar eman nizkion Cien años de soledad liburuari eta gaur Blackwaterri beste horrenbeste emango dizkiot, baina liga ezberdinetan jokatzen dute eta kontrakoa esatea gezurra esatea litzateke. Eta, behar izan publiziatarioak gorabehera, hori horrela da. XD