1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera Paternako (Valentzia) hilobiaren atzeko horman, eta hobi komun batean lurperatu zituen. Zazpi hamarkada beranduago eta iraganak kikildutako herri baten alde ilunetik ibilbide luzea egin eta gero, azkenean, haren gorpuzkiak lokalizatu eta berreskuratu ahal izan zituen Joséren alaba Pepicak; laurogei urteak beteak zituen ordurako, aita hil ziotenean, berriz, zortzi.
Pepica Celdaren ahanzturaren kontrako borroka pertsonal horretan funtsezkoa izan zen Leoncio Badíaren, herriko hilerrian hobiratzaile jardutera kondenatu zuten errepublikano gaztearen, jarduna. Bizitzaren zentzuak eta unibertsoaren ordenak obsesionaturiko gizona zen Leoncio, eta hainbat urtez, ezkutuan eta bizitza arriskuan jarriz, gerrako errepresaliatuen alarguntsei lagundu zien haien gorpuzkiak identifikatzen eta ahalik eta modurik duinenean lurperatzen, hobiak lokalizatzen eta gorpuzkien artean mezuak ezkutatzen, sinesten baitzuen norbaitek, noizbait, handik aterako zituela.
Iraganera egiten du bidaia Paco Rocak Ahanzturaren leizean Rodrigo Terrasarekin batera (dokumentazio lan garrantzitsua egin du, …
1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera Paternako (Valentzia) hilobiaren atzeko horman, eta hobi komun batean lurperatu zituen. Zazpi hamarkada beranduago eta iraganak kikildutako herri baten alde ilunetik ibilbide luzea egin eta gero, azkenean, haren gorpuzkiak lokalizatu eta berreskuratu ahal izan zituen Joséren alaba Pepicak; laurogei urteak beteak zituen ordurako, aita hil ziotenean, berriz, zortzi.
Pepica Celdaren ahanzturaren kontrako borroka pertsonal horretan funtsezkoa izan zen Leoncio Badíaren, herriko hilerrian hobiratzaile jardutera kondenatu zuten errepublikano gaztearen, jarduna. Bizitzaren zentzuak eta unibertsoaren ordenak obsesionaturiko gizona zen Leoncio, eta hainbat urtez, ezkutuan eta bizitza arriskuan jarriz, gerrako errepresaliatuen alarguntsei lagundu zien haien gorpuzkiak identifikatzen eta ahalik eta modurik duinenean lurperatzen, hobiak lokalizatzen eta gorpuzkien artean mezuak ezkutatzen, sinesten baitzuen norbaitek, noizbait, handik aterako zituela.
Iraganera egiten du bidaia Paco Rocak Ahanzturaren leizean Rodrigo Terrasarekin batera (dokumentazio lan garrantzitsua egin du, ideiak emateaz gain), Leoncio eta Joséren benetako historia berreskuratzeko, Espainiako gerra amaitu ondoren ankerki zigortu zituzten hamarna milaka herritarren adibide baitira. Eta, horrez gain, lagun egiten dio Pepica Celdari memoria mesprezatzeko tema duen herri baten zitalkeriak argitu nahian ibili behar izan zuen labirinto lazgarrian.
Paco Rocak "Regreso al Edén" komikiarekin Valentziako gerraondora hurbiltzen gaitu, familiaren oroitzapenen bitartez. Protagonistak duintasunez eta erresistentziaz hartu nahi ditu adinaren zailtasunak eta gazte garaian hondartzan egindako aspaldiko familia-argazki baten bidez, goseak eta errepresio faxistak gidatutako garai bateko itxaropenak eta frustrazioak berpizten ditu.
Bere estilo pertsonalarekin, nostalgia eta gordintasuna atzematea lortzen du, familiaren oroimenak babesleku gisa duen garrantzia nabarmenduz.
Asteburua hasieran lo gutxi egin nuen, komiki honen irakurketak oroimenaren argi-ilunetara eraman nauelako. Ostiral gauean irakurtzen hasi eta larunbateko ordu txikietan liburua amaitu arte ezin izan nuen utzi.
'Ahanzturaren leizea' irakurri dut, ahanzturaren leizetik bizitza sorta bat ateratzen duen komiki bikaina. Denbora eta bizitza ezberdinen historiak maisuki josiz, Paternako hilerriko hobi komun baten irekitzea du abiapuntu, marrazki eta kontakizunerako gaitasun delikatu eta finarekin.
Zirrara sakona utzi dit gorputzean, historia biziki gogorrak kontatzen dituelako, baina baita denon oroimen-ahanzturaren amildegiaren ertzean jarri eta asko pentsarazi didalako.
Paco Rocaren eta Rodrigo Terrasaren komiki bikaina, Bea Montoriok eta Astiberrik euskarara ekarria (mila esker!).