Pleibak

Paperback, 160 pages

euskara language

Published by Susa.

ISBN:
978-84-19570-32-1
Copied ISBN!

Nerabe paisaia rural-poligonero bat, institutuko korridore atenporalak, Morora busean jaistea eta belodromora motorrean igotzea, Hemendik At, Chenoa, Su Ta, lokaleko maromoak eta txosnetako Goi Gerlariak, Largo eta Beda Agarreko sukaldean, erantzun gabeko perdidak, behor hezurrak, istripu bat.

Umezaroa elkarren itzalean zabuka igaro ostean, gaur da eguna kalean gurutzatu eta batak bestea ignoratzen dutena. Distantzia horrek sorrarazten dion amorrazio retroaktiboak sakatuta zuzentzen zaio Jone Pollyri; neskatotan, ahoak nola-hala estali eta eskugaina eskugainaren kontra igurtziaz musukatzen zuen txaleteko bizilagunari.

Ezer gertatu ez zenean gertatu zen guztia jasotzen du Miren Amurizaren bigarren nobelak, egonezin primario bat, partekatua izan zen bide baten adarkatzea. Sasoi baten erretratua da kontakizun hau, belaunaldi bat ordezkatzen duten erreferentzia ugarirekin eta zikinak jandako hizkuntza batekin eraikia.

1 edition

Dibertigarria

Uste dut oso liburu inteligentea dela; hau da, Mirenek irakurlea nahastu nahi du bi pertsonaekin, izenek ere kontrako pertsona direla irudikatzen baitute.

Gainera, gauza asko airean uzten ditu, norberak hutsune horiek bere irudimenarekin bete ditzan. Horregatik, irakurle taldeetarako gomendagarria da, oso hausnarketa ezberdinak irten ahal baitira.

Irakurri dudarik gabe!

Pleibak

Gustora irakurri dut. Neskatxa baten pentsamentu-jario deskontrolatua, oso interesgarri:sinesgarria/erreala egin zait. Aurrera-atzerako salto ugari daude, zenbait informazio ezkutatzen; informazioa tantaka-tankata emanez. Kritika txiki bat, akaso erderazko makuluak askotxo erabiltzen ditu Jonek, hautu literario bat izango dela uste dut baina…. Zerbait desberdina irakurri nahi izanez gero, oso gomendagarria.

avatar for miren

rated it

avatar for mikelgs@paperjale.eus

rated it