kakapo@paperjale.eus reviewed Amazurtza by Joxan Oiz Arruti (AMAIUR)
Amazurtza
4 stars
Harrapatu nau, gustura ibili naiz Donostian XIX. mendean Ponsol lagunduta.
284 pages
Euskara language
Published by Txalaparta.
Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori diren bezperan. Gerra amaitzen ari den ustean, hiria berriro pizteko prestatzen ari dira, kaleak zabaltzen, bazterrak argitzen. Eta hiriaren garapen horri loturik, hainbat poltsiko betetzen. Zenbaitek, ordea, granaden burrunba eta iskanbila etsaiak garbitzeko probestuko du. Kapela saltzaile bat egia bilatzen saiatuko da, ezagun baita mikeleteak, milizianoak eta karlistak, denek janzten dutela inoiz txapela.
Harrapatu nau, gustura ibili naiz Donostian XIX. mendean Ponsol lagunduta.
Liburu hau Agapito Ponsolen istorioetan lehena izatea gustatuko litzaidake. Gehiagoren gogoarekin geratu naiz. Ikerlari amateur interesgarria iruditu zait eta XIX. mende amaierako Donostiak joko handia eman dezake.
Hori bai, ez dakit eleberri honek Bechdel testa gaindituko lukeen... eu.m.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa