Gezurren basoa

13,5 x 20,5 cm, 304 pages

Euskara language

Published July 31, 2016 by Elkar.

ISBN:
978-84-9027-602-0
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

View on Inventaire

Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak. Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.

2 editions

Telesail bihurtzeko modukoa

Gazte literatura da baina helduek ere gustura irakurtzeko modukoa: biolentzia, misterioa, pertsona migranteak edo oso aberatsak, familia arazoak... Agian pertsonaiak sinpleegi gelditu zaizkit, baina tira.

Irakurri ahala RTVEren La caza izeneko telesailak (hiru denboraldi daude) gogoratzen nituen etengabe. Liburu honek beste denboraldi bat egiteko balio lezake.