Zahartzaroaz doa liburu hau, batez ere muga guztiak kontuan izanda ere maila handi batean geure buruaren jabe izan nahi eta ahal dugun zaharroi buruz, ez buruak edo gorputz osoak kale egin ondorengo zaharrei buruz. Erdi Aroko mapetan, mapagilearentzat ezezagunak ziren lurraldeak seinalatzeko, "hic sunt dracones" jartzen zuten, hemen herensugeak daude. "Terra ignota" edo "terra incognita" ere esaten zitzaion. Bada, belaunaldi oso bat abiatu da herensugez jositako lurralde ezezagun horietan, maparik gabe, baina iparrorratz bat eskuan. Autonomia da iparreko izarra, zaharrok pertsona orok dituen eskubideen jabe garela.

Arin irakurtzen den saiakera da Urretabizkaiaren lan hau. Gustura irakurri dut, orain arte ez nitzen zahartzaroari begira jarri; eta zer pentsatua, zer hausnartua eman dit liburuak.