Paperback, 260 pages

Basque language

ISBN:
978-84-1360-188-5
Copied ISBN!
5 stars (7 reviews)

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro.

Alabaina, beti dago matxinkontra petralen bat. Muturgogor barrutian, garai bateko espainiar kultura eta hizkuntzaren gailentasuna berreskuratu nahi lukete erresistentziako kideek, eta hori lortzeko estrategia pentsatu dute: XXI. mende hasierara bidaiatu, iraultza handia abiatu zen unera, eta hura posible egin zuten gertakariak zapuztu.

Zientzia Fikziozko kontakizun jostalari, lotsagabe eta zirikatzailea ondu du Mikel Alvarez Sarriegik Zubikarai bekaren laguntzaz idatzitako bere lehenengo nobela honetan, hango eta hemengo film, telesail eta komiki kuttunei hamaika keinu eginez eta euskal irakurleari irria piztuko dioten beste hainbat erreferentzia eskainiz, dela adarjotze, dela omenaldi.

1 edition

Eusko-ZiFi trepidantea

5 stars

Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).

Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.

Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.

Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.

Zientzia Fikzio umoretsua

3 stars

Erritmo azkarrean irakurtzeko liburua, azken urteetako hainbat euskal zein nazioarteko pertsonai eta egoerei omenaldia egiten diena. Gustatu zait umorea eta pertsonaien garapena ere. Hala ere, azken zatia aurreikusteko modukoa egin zait, eta apika pertsonaiak pixka bat gehiago sakontzeko aukera egon zitekeen. Hala ere, oso ondo pasatu dut irakurketan eta gomendatzeko modukoa!

avatar for jogerka@paperjale.eus

rated it

5 stars