Graphic novel, 97 pages

Euskara language

Published by Farmazia Beltza.

ISBN:
978-84-123140-3-8
Copied ISBN!
5 stars (2 reviews)

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatzen du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak.

Egun batean, iraganak, oraina hankaz gora jartzen duen arte.

Duela urte eta erdi Natasha bideo sexual batean agertu zen. Bideoa biralizatu eta Natasharen bizitzan eragin izugarria izan zuen. Orain, urte eta erdi beranduago, Julen azaldu da, bideoan harekin agertzen den mutiletako bat.

Natasha errealitate dramatiko batean inspiratutako istorioa da, baina modu dibertigarri, poetiko eta argitsuan kontatuta.

3 editions

Euskarazko komikigintzak une gozoa bizi du, ezta?

5 stars

Gustura irakurri dut, eta ez da azkenaldian irakurri dudan euskarazko komiki on bakarra. Garai gozoa bizi dugula iruditzen zait.

Hitzik gabe egoerak eta sentimenduak adierazten dituzten pasarteak gustatu zaizkit bereziki. Baita txatetako elkarrizketak istorioan txertatzeko modua ere.

avatar for Izaro

rated it

4 stars