Ipuina engainua da

Literatura

Paperback, 280 pages

Published May 5, 2022 by Elkar.

ISBN:
978-84-1360-203-5
Copied ISBN!
2 stars (2 reviews)

Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren aldean bi berezitasun: bilduma potoloagoa dela eta aldi berean ipuin gutxiago dituela (hamazazpi); beraz, istorioak ez dira hain laburrak; edo, zehatzago esateko, ohiko ipuin laburren ondoan, nobela laburren neurrira hurbiltzen diren istorio luzeagoak ere ondu ditu, ipuinaren muina mantenduz betiere. Gaiak, berriz, askotarikoak, Zalduaren unibertsoa osatzen dutenak gehienbat: bikote-arazoak, adulterioak, guraso eta seme-alaben arteko gorabeherak, kontu fantastiko zenbait (ohi baino gutxiago), zientzia-fikzio apur bat, sare sozialetako jardueraren parodia, gizarte-kritika (segregazio eskolarra dela, armagintza dela), pop musikaren mundua, eta baita metaliteratura ere, ipuinari berari buruzko teoriak barne.

1 edition

reviewed Ipuina engainua da (Literatura)

Ez nau gogobete

2 stars

Ipuinak gai nahiko antzekoak lantzen dituzte, eta niri behintzat ez zaizkit gehiegi gustatu. "Diskotekarena" eta "Tailerraren ostean" gustatu zaizkit gehien, eta agian "Bisita bat arma museora"-k ipuinetik salto egingo balu eleberrira interesgarria litzateke. Besteak egia esan, ez didate ezer berezirik iradoki.

avatar for Izaro

rated it

2 stars