Fakirraren ahotsa

Paperback, 343 pages

Euskara language

Published by Susa.

ISBN:
978-978-8417-05-7
Copied ISBN!
3 stars (3 reviews)

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra. Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia. Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?

1 edition

reviewed Fakirraren ahotsa by Harkaitz Cano

Hitzaurrea falta zaio

No rating

Asko gustatu zait liburua.

Irakurri nahi duenari gomendatuko nioke elkarrizketa hau irakurtzea lehenengo.

SUSA argitaletxearen orrian dauden kritikak eta bideoak ere ikus ditzakezu. Eta, liburua irakurri ondoren, kritika hau ere txukuna iruditu zait.

Nire kasuan, liburuan zehar dauden hausnarketa batzuk gustatu zaizkit. Eta musikari buruzko pasarte interesgarriak ere badaude.

Liburua gomendatzen dut. Irakurtzen hasi baino lehen, nahi baduzu, entzun abesti hau! ;-)

avatar for mikelgs@paperjale.eus

rated it

5 stars

Lists