mikelgs reviewed Zergatik panpox by Arantxa Urretabizkaia Bejarano
Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria
4 stars
Emakume batek euskaraz idatzitako lehen eleberria dela entzun izan dut. Horregatik bakarrik, bilatu beharrekoa.
Gainera, esaldi jarraien zurrunbiloa baliatuz irakurleari estresa transmititzeko idazleak erabili zuen baliabidea pasada bat da.
Senarra ez dago, eta amak semea zaindu behar du, beste ardura guztiekin batera. Egun oso bat biziko du irakurleak, izan emakume edo gizon. Hileko eta guzti.