Miren reviewed El regreso del Catón by Matilde Asensi
Lehen liburuko protagonistaren bertsio erretxin eta jasanezina
3 stars
Content warning Spoilerrak (lehen liburua irakurri ez baduzu, kontuz)
Lehen liburuan (El último Catón) buru-belarri murgildu banintzen ere, honetan Ottavia erabat jasanezina egin zait: histrionikoa, batere enpatiarik eta apaltasunik gabea, zakarra bere ingurukoekin («eres tonto», senarrari; «la tonta de mi sobrina», eta horrelakoak, gehiegitan)... Barne-elkarrizketatan moralki besteen gainetik kokatzen du bere burua etengabe. Istorioa ez da txarra, aurrekoaren estilokoa, baina protagonistaren jarrera honek atera egin nau narraziotik eta jenio txarrean jarri.
Ez dakit non irakurri nion idazleari ez zuela bigarren atalik idazteko asmorik, baina jendeak eskatu eta eskatu egiten zioenez, azkenean idaztea erabaki zuela. Motibazio azalekoa, agian, eta baliteke hori izatea igartzen dena: aurreko pertsonaia eta egoerak haratago eraman nahian, eskua joan eta karikaturizatu egin ditu.