Suak erreko ez balu

Paperback, 392 pages

euskara language

Published Jan. 4, 2023 by Txalaparta.

ISBN:
978-84-19319-31-9
Copied ISBN!
5 stars (3 reviews)

Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia izeneko aseguru etxeak Ainhoa Sanz peritua bidaliko du Aezkoara sutea ikertzera, aseguru etxeko bezero diren artzainen inplikazioa argitzeko; Konpainiak diru asko baitu jokoan bezeroak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoak ezagutzen ez duen ingurune bat arakatu beharko du egia argitu nahian, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Bilaketa horretan, meatzaritza enpresen interesak, artzainen arteko ezinikusiak, Guardia Zibilaren presentzia itogarria, gaueko langileak eta beste hainbat elementu aurkituko ditu. Beltza da gaua Euskal Herriko oihanean. Su txingarrek emango ote diote Ainhoari bidea aurkitzeko nahikoa argi?

1 edition

Irakurtzen bukatzeak pena eman didan horietakoa

5 stars

Hasieratik gustatu zait liburu hau, fisikotasunetik hasita. Eskuetan hartu eta badu zerbait, tamaina eta orrialde kopuruaren arteko proportzio bat edo ez dakit, gustagarri egin zaidana. Paisaian erraz murgildu naiz eta inguruak bisitatzera bueltatzeko gogoekin utzi nau. Irakurtzean arreta jartzea kosta egiten zait azkenaldian eta ziur istorioaren erpin batzuk baino gehiago galdu ditudala. Ez dut gutxiago gozatu horregatik eta aitzakia perfektua aurrergo berriro irakurtzeko markatuta uzteko.

Otsaileko #Elegose irakurketa taldearekin hasita, baina martxoa bukatu ondoren amaituta 🙈

Pertsonai eta girotze bikaina duen nobela beltz menditarra

5 stars

Hasieran harritu ninduen ikertzailea aseguru-etxe bateko peritua izateak, baina oso ondo funtzionatzen du eta pertsonaia bikaina da Ainhoa. Bere ateraldiekin barre pixkat egin dut. Joxe bere gidari eta laguntzailearekin Kixote eta Santxo moduko bikotea osatzen dute. Nabari da idazleak ezagutu eta maitatzen duen lekua dela Aezkoa. Nobelako protagonista nagusietako bat da. Aezkoa eta bertako bi hankako fauna.