Miren reviewed Suak erreko ez balu by Eneko Barberena Mondragon (Amaiur)
Irakurtzen bukatzeak pena eman didan horietakoa
5 stars
Hasieratik gustatu zait liburu hau, fisikotasunetik hasita. Eskuetan hartu eta badu zerbait, tamaina eta orrialde kopuruaren arteko proportzio bat edo ez dakit, gustagarri egin zaidana. Paisaian erraz murgildu naiz eta inguruak bisitatzera bueltatzeko gogoekin utzi nau. Irakurtzean arreta jartzea kosta egiten zait azkenaldian eta ziur istorioaren erpin batzuk baino gehiago galdu ditudala. Ez dut gutxiago gozatu horregatik eta aitzakia perfektua aurrergo berriro irakurtzeko markatuta uzteko.
Otsaileko #Elegose irakurketa taldearekin hasita, baina martxoa bukatu ondoren amaituta 🙈