User Profile

Beñat Irasuegi Ibarra

birasuegi@bookwyrm.social

Joined 3 years, 3 months ago

This link opens in a pop-up window

2025 Reading Goal

Beñat Irasuegi Ibarra has read 0 of 12 books.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra boosted

reviewed Izen baten promesa by Hedoi Etxarte (Narratiba, #158)

Hedoi Etxarte: Izen baten promesa (Hardcover, euskara language, Susa)

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …

Dolua eta memoria oinordetzaren pisuaz konturatzeko

Gogorra egin zait irakurketa, baina oso azkar amaitu dut irakurtzen. Aitor ezagutu nuen eta Hedoi ezagutzen dut, baina Pandemiak agurtzeko aukera ere kendu zigun, eta egin beharreko bidea egin dut Aitorren heriotzaz gehiago jakiteko eta Hedoi lagunaren dolu prozesua ulertzeko.

Bidean, bi ildoetan ikasteko aukera izan dut. Alde batetik beste Iruñerri bat ezagutu dut 1970eko hamarkadako Liga Komunista eta inguruko bestelako erakundeen militanteen ahots indibidual eta kolektibotik gordin eta zehatz kontatua. Ezagutzen ez nuen Iruñerri bat militantzia komunista erradikalaren betaurrekoetatik, eta bizitza eta tokien gaur egungo errepasotik.

Bestetik oinordekotza, politikoa eta intimoa aldi berean, jasotzearen pisua eta ardura, Hedoik jaso duela sentitzen duena, Aitor eta Pilarrengandik, baina baita ezagutu ez dituen beste askorengandik. Nire burua errekonozitu dut lehen aldiz berdin, beste hari batzuetan oinordekotzaren pisuarekin.

Doluari buruzko liburua ere bada, azkarregi joan denaren memoria eginez egindakoa, oinordekotzaren bitartez bidea egiten jarraituko duen dolu bati buruzkoa.

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra boosted
Miren Agur Meabe: Amorante frantsesa (Paperback, Euskara language, Susa)

“Bioletak hazten zaizkit ezpainen bueltan. Udaberriko / euriak bustita. / Beren urdinak gogorarazten dit / …

Hasi naiz irakurtzen, hasiera bikaina, poesia eta nobela beltzaren uztardura harrigarriki ona iruditu zait.

#Elegose #AmoranteFrantsesa

avatar for birasuegi Beñat Irasuegi Ibarra boosted
Alison Bechdel, Danele Sarriugarte Mochales (itzultzailea): Fun Home (GraphicNovel, Euskara language, Txalaparta)

Alison Bechdelek, bere memoria grafiko aitzindari eta arrakastatsuan, aita zenarekin izan zuen harreman zaila kontatzen …

Fun home: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat

Itaka propioa du helburu komiki autobiografiko eder eta konplexu honek, denbora galdua berreskuratzea, erreferentziaz josia, eta ezagutza maila ezberdinetan irakurri eta ulertu daitekeena.

Literaturako lan eta egile konplexuenetakoak erreferentzia etengabean, Proust eta Joyce bereziki, familia harreman konplexuak, eta homosexualitatea bizi eta deskubritzeko bide ezberdin eta gatazkatsuaren inguruko aita-alaba harremana da Itakara bidea definitzen duena.

Spoilerra litzake, Itakara iristen den edo ez esatea, baina komikiaren egiturak, Pennsylvania eta New York arteko Mediterraneo itsasoa marrazten duela esan dezakegu. Umore beltz eta momentu pertsonal eta familiar zehatzez kontatua, adierazpen eta pentsamendu grafikoa oso aberatsa da.

Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da.