Back
Valerio Evangelisti, Alberto Prunetti, Francisco José Molina de la Torre (traductor): Antracita (Paperback, castellano language) 5 stars

  1. Tras el final de la guerra de Secesión, los jóvenes Estados Unidos son ahora un …

Western proletario bat antrazitaren kolorekoa

5 stars

Western bat da, proletario galtzaileen bizitza eta historiaren kontakizun gordin eta latza, AEBtan industrializazioa sortu zen garaiko meatze, tren, taberna eta pistola arteko nobela bikaina.

Wu Ming eta western zaleek gustora irakurriko dute, oso dokumentatua dagoelako, eta bertatik pasatzen dira, Molly Maguireak, James anaiak, gerra osteko Republikano eta Demokraten botere lehiak, AITko sozialistak, greba orokorrak, tren konpainiak, Bost Izarren militanteak, hibernioak, lehen kapitalista industrial biolentoak, polizia pribatuak. orishak eta Pinkertoneko agente infiltratuak, beste askorekin batera.

Tartean, Pantera pertsonaje bikaina, maitagarri, ziniko eta biolentoa, bere lagun eta etsaiekin harremanetan, oinarrizko justizia ikuspegia mantenduko duena.

Valerio Evangelisti izugarrizko deskubrimendua izan da niretzat, orain idatzi duen guztia irakurri nahi dut.