#nobelabeltza

See tagged statuses in the local BookWyrm community

Andrea Camilleri: Una voz en la noche (2016, Salamandra)

Aspaldi Montalbano maitearen bizipenak eta kasuak jarraitu gabe. Oso gustora eta arin irakurri ditut mafia instituzional eta ekonomikoari aurre egiteko burutazioak. hori eskatzen diet Camilleriren liburuei. Gozamena. #NobelaBeltza #Camilleri

Antonio Manzini, Irene Oliva Luque: Hagan juego (Paperback, 2023, SALAMANDRA)

Joko arteko aferak

Izaera ziniko eta justuaren artean penduluan dabilen Rocco Schiavoneren kasu berri bat, beti bezala algara eta malko artean irakurria. Kasinoko gora beherak, hilketa bat eta jokora engantxatutako jendearen artean, Aostako klima ilunean murgilduta jarraitzen du Rocco subjefeak. Gustora irakurri dut. #irakurketak #NobelaBeltza

Jérôme Leroy: El Bloque (Paperback, gaztelera language, 2023, Hoja de lata)

La noche en la que la ultraderecha negocia su entrada en el Gobierno de Francia, …

Azken urteetako goraldi erreakzionarioa ulertzen laguntzeko liburu bat, pertsonaia bikainen bidez, faxista hutsak, azaldua. Politika eta soziologia tratatu bat fikzio beltzaren bidez egina. #irakurketak #nobelabeltza #faxismoa #frantzia