Beñat Irasuegi Ibarra started reading Comprender Portugal by Carlos Taibo Arias
Portugaldik itzuli eta jaso nuen liburu hau irakurtzeko gomendio bizia, horretan ari naiz gustura.
See tagged statuses in the local BookWyrm community
Portugaldik itzuli eta jaso nuen liburu hau irakurtzeko gomendio bizia, horretan ari naiz gustura.
Gaur #LiburuarenEguna
@katakrak54 argitaletxe kooperatiboaren bi ale berri, auzoko Mirentxu liburudendatik.
Aspalditik irakurtzeko gogoz, eta gainera euskaraz daukagu.
'Politeismo bastarta' liburua amaitu dut lau irakurralditan, kasualitatez Angela Davisen urtebetetze egunean (kasualitaterik ez da).
Gozatu dut metafisika propioa, errealitate lurreratuenarekin eta teoria bastartarekin lotzen dituen road trip bizia.
Panteoia zabaldu didazu @Jule!
Orain Buladak Wikipedian agertzea erronka... 💪🏾
#Rifqa poesia liburua
(Mohammed el-Kurd idazlearena, 2021).
@katakrak_lib Liburuak argitaratua ( @katakrak54 kooperatiba).
Sare libreen aroak, politeismora garamatza. Gaur irakurtzen hasi aurretik egunerokoen ibilbidean ezinbesteko bihurtzeko traza duen liburu bat @jule@mastodon.eus burkidearen hau. #irakurketak #politeismoa #bastartak
Miramaren amaitu dut Jan Morris idazle eta kazetari galestarraren 'Trieste', kronika historiko, literario eta pertsonala . Oso gustora irakurri dut, bereziak Triesteko hainbat anekdotagatik, eta gaur egungo izaera melankoliko post-inperialaren argazkiagatik. #Trieste #irakurketak #JanMorris #Miramare
Ikasturtea hasi den bezala oso beharrezkoa egingo zaidala uste dudan irakurketa. Erreferente bat estrategia ikuspegitik, nobela autobiografikotik abiatuta. #Estrategiabanatuak #irakurketak #LawrenziarrrenBanatasuna
Izaera ziniko eta justuaren artean penduluan dabilen Rocco Schiavoneren kasu berri bat, beti bezala algara eta malko artean irakurria. Kasinoko gora beherak, hilketa bat eta jokora engantxatutako jendearen artean, Aostako klima ilunean murgilduta jarraitzen du Rocco subjefeak. Gustora irakurri dut. #irakurketak #NobelaBeltza
Azken urteetako goraldi erreakzionarioa ulertzen laguntzeko liburu bat, pertsonaia bikainen bidez, faxista hutsak, azaldua. Politika eta soziologia tratatu bat fikzio beltzaren bidez egina. #irakurketak #nobelabeltza #faxismoa #frantzia
Alfonso Zapicoren 'La balada del norte' komiki obra handiaren 1/4 tomoa irakurri dut Asturiasen gaudela probestuz. Ederki kontatzen du 1934 iraultza aurreko meatzarien bizitza eta momentuko klase sozialen errealitatea. Gaur Nalon bailaran ibiliko gara. #Komikia #irakurketak #LangileonHistoria #Asturies