Reviews and Comments

Beñat Irasuegi Ibarra

birasuegi@bookwyrm.social

Joined 3 years, 2 months ago

This link opens in a pop-up window

Valerio Evangelisti, Alberto Prunetti, Francisco José Molina de la Torre (traductor): Antracita (Paperback, castellano language)

  1. Tras el final de la guerra de Secesión, los jóvenes Estados Unidos son ahora …

Western proletario bat antrazitaren kolorekoa

Western bat da, proletario galtzaileen bizitza eta historiaren kontakizun gordin eta latza, AEBtan industrializazioa sortu zen garaiko meatze, tren, taberna eta pistola arteko nobela bikaina.

Wu Ming eta western zaleek gustora irakurriko dute, oso dokumentatua dagoelako, eta bertatik pasatzen dira, Molly Maguireak, James anaiak, gerra osteko Republikano eta Demokraten botere lehiak, AITko sozialistak, greba orokorrak, tren konpainiak, Bost Izarren militanteak, hibernioak, lehen kapitalista industrial biolentoak, polizia pribatuak. orishak eta Pinkertoneko agente infiltratuak, beste askorekin batera.

Tartean, Pantera pertsonaje bikaina, maitagarri, ziniko eta biolentoa, bere lagun eta etsaiekin harremanetan, oinarrizko justizia ikuspegia mantenduko duena.

Valerio Evangelisti izugarrizko deskubrimendua izan da niretzat, orain idatzi duen guztia irakurri nahi dut.

started reading Antracita by Valerio Evangelisti

Valerio Evangelisti, Alberto Prunetti, Francisco José Molina de la Torre (traductor): Antracita (Paperback, castellano language)

  1. Tras el final de la guerra de Secesión, los jóvenes Estados Unidos son ahora …

Pensylvania, Pantera pistolero mexikarra eta bere lagun Molly irlandarra, meatzariak, greba gogorrak, miseria latza eta kapitalismo industrialaren biolentzia bere osotasunean, Molly Maguiresen erresistentzia... osagaiak behintzat bikainak dira Valerio Evangelistiren nobela proletario honetan. Bagoaz!

Rita Barrachina: Esperanto y cultura esperantista para hispanohablantes (Paperback, castellano language)

El Esperanto es una lengua planificada, simple y eficiente que, en poco más de cien …

Esperantora sarbidea gazteleraz

Rita Barrachinaren manual labur eta zehatza gaztelaniatik esperantoaren munduan sartzeko. beti izan dut hizkuntza sintetiko honekiko interes handia, baina nondik hasi zaila egin zait beti. Liburu honek lagundu dit bultzada ematen. Bertan Esperantoaren historia, arauak, ariketak eta kulturaren inguruko oharrak aurkituko dituzue.

Kultura librearekin lotura ere egiten du Ritak, liburuaren lizentziatik eta erabilitako softwaretik hasita, Esperantoaren (eta hizkuntza guztien oinarria ere badena).

Liburuaren sorkuntza prozesua eta ondorengo eboluzioari buruzko informazio gehiago, hemen: gamifi.cat/blog/2023-08-23_eo-libro/

Ederra litzake horrelako lan bat euskaraz izatea.

Jan Morris: Trieste o el sentido de ninguna parte (Paperback, castellano language, Gallo Nero)

«Lo llamo el efecto Trieste, como si durante un breve instante proverbial me hubiera escapado …

Maximilianoren gaztelutik

Miramaren amaitu dut Jan Morris idazle eta kazetari galestarraren 'Trieste', kronika historiko, literario eta pertsonala . Oso gustora irakurri dut, bereziak Triesteko hainbat anekdotagatik, eta gaur egungo izaera melankoliko post-inperialaren argazkiagatik. #Trieste #irakurketak #JanMorris #Miramare

Erri De Luca: Las reglas del Mikado (Gaztelania language, Seix Barral)

Un encuentro fortuito puede entrelazar dos vidas para siempre a pesar de la distancia.

Mikado jokoaren kapak, elkarrizketak eta harremanak

Erri de Lucaren liburu ederra. Beste liburu eder bat. Askotan bezala mendia, harremanak eta kapa ezberdinetan murgiltzen doan istorioa, gizon 'zahar' bat et neska ijito gazte baten artean, Eslovenia eta Italia arteko mendietan hasi eta Gradoko portuan Adriatikoraino. Denboran Mikado jokoaren arauetan barna luzatzen dena. Bi egunetan irakurri dut, gozatuz.

Kermit Pattison: Hombres fósiles (Paperback, castellano language, Capitán Swing)

En 1994, un equipo dirigido por el legendario cazador de fósiles Tim White descubrió un …

Gizonkeria lehen gizakiaren bila

Datu zientifikoz jositako liburua irakurtzeko trama interesgarria sortzen du egileak, "lehen gizakiaren" bila sortu ziren ezin ikusi eta gatazka zientifiko eta pertsonalak kontatuz. momenturen batean trama errepikakorra eginez, saiakera periodistikoaren estilo anglosaxoian, baina amaiera arte gustura irakurtzen dena. Zientziaren historiaren gizonkeri gatazkak argi uzten ditu, talka zientifikoaren erdian, 'Lucy' eta 'Ardi' erdian, darwinismotik zetorren "tximu-gizakia" demuntatuz.

Joseba Gabilondo: Globalizaciones (Paperback, Siglo XXI de España Editores, S.A.) No rating

Joseba Gabilondo: España postimperial (Paperback, castellano language, La Vorágine) No rating

¿Qué pasaría si la nación, o los intentos de constituir una nación española, fueran un …

Atzo gaizki jarri nuen, hau da 'España postimperial'liburuari buruz CTXTen Sebastiaan Faberrek Joseba Gabilondori egindako elkarrizketa mamitsua: ctxt.es/es/20240501/Politica/46412/Sebastiaan-Faber-entrevista-Joseba-Gabilondo-nacion-espanola-postimperio.htm